Erabilgarritasunak

Hemen, kontratazioaren hainbat alderdiri buruzko baliabideak aurkituko dituzu, zeinak baliagarriak izan baitaitezke, dela erakunde kontratatzaileendako, dela lizitatzaile edo partikularrendako.

Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen eskakizunen arabera, kontratuek dimentsio soziala, ingurumenekoa eta berrikuntzakoa izan behar dute, eta hori jaso egin behar da kontratazioa arautzen duten baldintza-agirietako klausuletan.

Kontratazio publikoari eragiten dion araudia zabala da, eta sarbide ordenatuak kontratazio hori aplikatzea eta ulertzea errazten die interesdun guztiei.

  • 74/2019 foru dekretua, ekainaren 26koa, Kontratazio Publikorako Batzordea arautzen duena.
  • 106/2021 Foru Dekretua, abenduaren 1ekoa, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen Europako atalaseak eguneratzen dituena.
  • 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa.
  • 23/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko entitate instrumentalentzako mandatuak arautzen dituena.
  • 236/2007 FORU DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, Kontratazio Publikorako Batzordea eta haren kargupeko prozedurak eta erregistroak arautzen dituena.
  • 255/2007 FORU DEKRETUA, abenduaren 17koa, Nafarroako Foru Administrazioaren eremuan laguntza kontratuak egiteko eskumenak berriz arautzen dituena.
  • 422/2007 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esparruan hornidura kontratuak sinatzeko ahalmenak berrantolatzen dituena.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/24/EB Zuzentaraua, 2014ko otsailaren 26koa, kontratazio publikoari buruzkoa eta 2004/18/EE Zuzentaraua indargabetzen duena.
  • 2014/23/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2014ko otsailaren 26koa, emakida-kontratuen esleipenari buruzkoa.
  • 32/2018 FORU DEKRETUA, maiatzaren 9koa, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen Europako atalaseak eguneratzen dituena.
  • Kontseiluaren 89/665/EEE Zuzentaraua, 1989ko abenduaren 21ekoa, horniduren eta obren kontratu publikoak adjudikatzeko errekurtso-prozedurak aplikatzeari buruzko lege-, erregelamendu- eta administrazio-xedapenak koordinatzeari buruzkoa.
  • 2007/66/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2007ko abenduaren 11koa, Kontseiluaren 89/665/EEE eta 92/13/EEE Zuzentarauak aldatzen dituena, kontratu publikoak esleitzeko errekurtso-prozeduren eraginkortasuna hobetzeari dagokionez.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/7/EB Zuzentaraua, 2011ko otsailaren 16koa, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituena.
  • 3/2004 Legea, abenduaren 29koa, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituena (15/2010 Legeak aldatua).
  • Berandutzako interes tasa 2018ko lehen seihilekoko merkataritza eragiketetan.
  • 213. (EE) Erregelamendua/2008ko berandutzako interes-tasa, Batzordearena, 2007ko azaroaren 28koa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2195/2002 (EE) Erregelamendua, kontratu publikoen hiztegi erkidea (CPV) onartzen duena, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004/17/EE eta 2004/18/EE Zuzentarauak, kontratu publikoen prozedurei buruzkoak, aldatzen dituena, CPV erreferenteari dagokionez.
  • 31/2007 Legea, urriaren 30ekoa, uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzkoa.Informazioa 2020/02/14an eguneratua.​​​​​​

2022/05/26an eguneratutako informazioa