Zer epe daukat erreklamazioa aurkezteko?

Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkezteko epea hamar egunekoa da, honela kontatzen hasita:

  • a) Lizitazio iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita, iragarki hori eta bertan ageri den dokumentazioa aurkaratzeko.
  • b) Aurkaratutako egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, lizitatzaileek tramitazio eta adjudikazio egintzen kontrako errekurtsoa aurkezteko.
  • c) Erakunde instrumental bati egindako mandatuaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita.
  • d) Kontratu baten edo erakunde instrumental bati egindako mandatuaren aldaketa argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erreklamazioak

Kontratazio publikoaren arloko erreklamazioa Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan arautzen da. Hor ezartzen dira, besteak beste, erreklamazioaren arrazoiak, aurkezteko eta ebazteko epeak eta abarrekoak, eta aplikatu beharreko araubide juridiko osoa.