Erreklamatzen ahal dut?

  • Erreklamazioa aurkezten ahal dute kontratu publiko baten lizitazioan edo adjudikazioan interesa duten enpresa, profesional eta pertsonek, bai eta sindikatuek ere.
  • Erreklamazioa aurkezten ahal duzu baldin eta:
    • Lizitazio batean interesa baduzu eta baldintza-agiriaren edo iragarkiaren edukia ez dela zuzena uste baduzu.
    • Kontratu baterako egin duzun eskaintza onartu ez izana ez dela zuzena uste baduzu, edo balorazio tekniko eta ekonomikoa ez datorrela bat aurreikusiarekin edota zuk eskaini duzunarekin, edo adjudikazio-egintzarekin ados ez bazaude.
  • Halaber erreklamazioa jartzen ahal duzu emakidak berreskuratzeko erabakien kontra, erakunde instrumentalentzako mandatuen kontra eta Kontratu Publikoei buruzko Foru Legean ezarritakoa zure ustez betetzen ez duten kontratu-aldaketen kontra.

Erreklamazioak

Kontratazio publikoaren arloko erreklamazioa Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan arautzen da. Hor ezartzen dira, besteak beste, erreklamazioaren arrazoiak, aurkezteko eta ebazteko epeak eta abarrekoak, eta aplikatu beharreko araubide juridiko osoa.