Webgune hau da Nafarroako Foru Komunitateko kontratazio publikoaren publizitaterako eta gardentasunerako bide ofiziala. Lizitatzailea bazara, kontratu publikoekin zerikusia duen informazio guztia eskuratzen ahalko duzu; era berean, eskaintzak aurkezten ahalko dituzu lizitazioetara, eta, hala egokituz gero, kontratazio publikoaren arloko erreklamazioak ere egiten ahalko dituzu.

Erakunde kontratatzailea bazara, berriz, iragarkiak argitaratzen eta lizitazio elektronikoak kudeatzen ahalko dituzu. Orobat, harremanetarako datuak eguneratzeko informazioa topatuko duzu, baita erabiltzaileak eta beste hainbat erabilgarritasun ere.